• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

TALENTATU programaren bidez merkataritza eta Lea-Artibaiko ikasleak konektatzen

Ekaina 2026

Ikasturte honetan TALENTATU programaren barruan ekintza berri bat abiatu da haurrak eta gazteak eskualdeko merkataritza sarera hurbiltzeko, eta ingurunearen ezagutza eta tokiko merkataritzaren balioa sustatzeko.

TALENTATU programak ekintza berritzaile berri bat abiatu du aurten Lea-Artibai eskualdean, ikastetxeetako ikasleen eta tokiko merkataritzaren arteko harremana estutzeko. Hainbat dinamikaren bidez, negozioen egunerokotasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita udalerrietako bizitzan eta inguruko ekonomian tokiko merkataritzak duen garrantziari buruz hausnartzeko ere.

Ikasleak saltokietan

Aulesti, Berriatua, Ispaster eta Markina-Xemein udalerrietan, esaterako, ikasleak establezimenduetan egon dira haien funtzionamendua gertutik ezagutzeko. Bisita horietan, merkatariek nola lan egiten duten, zer zerbitzu eskaintzen dituzten eta dituzten erronkak ezagutzeko aukera izan dute.

Aulestin, ikasleek Ainhoa Janaridenda, Ibegrafik eta Botika bisitatu zituzten, eta, ondoren, udaletxean, ikasitako guztiaren aurkezpena egin zuten udal ordezkarien eta Leartibai Fundazioaren aurrean.

Berriatuan, negozio hauek parte hartu zuten: Nerea Mugartegi ileapaindegia, Sagarra Mantzana, Denetarik, Coalimet supermerkatua, Nago ileapaindegia eta Amaia Plaza hortz klinika. Ispasterren, berriz, Botikina, Ispaster ile-apaindegia eta Naberan elikagai denda bisitatu zituzten.

Markina-Xemeinen, Itziar Federóptica, Tate, Txispita, Kareaga, Casa Pepa, Lea Ileapaindegia, Opela eta Ixaie bezalako establezimenduetara egindako bisitez gain, Bekobentako ikasleak urrats bat harago joan dira: beren esperientzian oinarritutako bideoak eta esloganak sortu baitituzte. Jarduera borobiltzeko, Hemen Be Bai herriko merkatarien elkarteak, proposamen onenak saritu zituen eta tokiko saltokietan gastatzeko bonoak oparituz.

Merkatariak ikasgeletan

Lekeitio eta Ondarroa bezalako herrietan, aldiz, dinamika alderantziz jorratu zuten, merkatariak izan baitziren ikastetxeetara beren lana azaltzera joan zirenak.

Lekeition, Santa Ana eta Campo Optika merkatariak, Kitto Merkatarien Elkartea eta Leartibai Fundazioa Lekeitioko eskola publikoko ikasgeletara bertaratu ziren. Egindako aurkezpenen ondoren, ikasleek tokiko merkataritza sustatzeko diseinatutako esloganak aurkeztu zituzten. Proposamen onena merkatari elkarteko establezimenduetan gastatzeko bonu batekin saritu zuten, eta esloganak herriko erakusleihoetan ikusgai jarri ziren.

Antzeko formula jorratu zen Ondarroan ere, Zaldupe eta Zubi Zahar ikastetxeetan, Lilie, Dra, Tiki Taka eta Mapfre saltokien partaidetzarekin, Zatozte merkatari elkartearekin eta Leartibai Fundazioarekin batera. Lekeition bezala, ikasleek esloganak sortu zituzten eta onenek herriko saltokietan kontsumitzeko bonoak jaso zituzten opari. Hemen ere, esloganak ikusgai egon ziren Zatozteri atxikitako establezimenduetan.

Tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzen

TALENTATUren ekintza horri esker, merkataritza ikasgeletara hurbiltzeaz gain, tokiko nortasuna, ekintzailetza eta hurbileko merkataritzari laguntzearen garrantzia bezalako balioak landu ahal izan dira. Merkatari elkarteen eta udalen inplikazioa funtsezkoa izan da ekimenak izan duen arrakasta izateko.

Tokiko merkataritzaren, ikastetxeen, komunitatearen eta ekonomiaren arteko loturak indartu dituen esperientzia aberasgarria izan da.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved