
Azaroa 2026 –
Leartibai Fundazioak hainbat lan-kontratu bideratu ditu udazken honetan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2026ko dirulaguntzen deialdiaren baitan.
Ekimen horren helburua langabezian dauden pertsonen laneratzea bultzatzea da. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, Fundazioak 26 pertsona kontratatuko ditu, eskualdeko udalen babesarekin proiektu ezberdinak garatzeko.
6 hilabeteko kontratuak izango dira, eta askotariko lanbide-profilak eskatzen dira.
Baldintzak eta izen-ematea
Lan-eskaintzetan izena emateko ezinbesteko baldintza da LANBIDEn langabetu bezala erregistratuta egotea eta Lea-Artibaiko bizilaguna izatea. Lan-eskaintzan izena emateko LANBIDEren web-orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bidez egin behar da, lanpostuaren erreferentzia-kodea erabilita.
Zabalik dauden lan-eskaintzen titulu eta kodeak:
162026011831 _ Mendi-bideetako peoien koordinatzailea.
162026011982 _ Herri-edertze eta bidezidor- garbiketa peoiak. (8 eskaintza)
162026011828 _ Brigadistak. Herri txikien edertze teknikariak. (4 eskaintza)
162026011829 _ Administrariak. Dokumentuen digitalizazioa. (5 eskaintza)
162026011811 _ Liburutegi eta digitalizazio teknikaria. Administraria.
162026011869 _ Udal ordenantzarako datu bilketa. Administraria.
162026011854 _ Plan Estrategikoaren garapen teknikaria.
162026011863 _ Azpiegituren inbentarioa (Unibertsitate Gradua).
162026011815 _ Artxibo historikoaren antolaketa.
162026011824 _ Talentuaren alorreko proiektu-teknikaria.
162026011812 _ Nekazaritza haztegiko dinamizatzailea.
162026011842 _ Arkitekto teknikoa. Eraikuntzako delineatzailea.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Funtsak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 Programaren baitan, diruz lagundutako ekimena.