I 2020ko martxoa I
Martxoaren 9an, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak elkarlanean antolatutako Emakume Ekintzaileen IV. Topaketa ospatu zen. Eskualdeko emakume ekintzaileak Markina- Xemeingo Uhagon Kulturgunean bildu ziren, Miren Lauzirikaren eskutik kafe-hitzaldi aberasgarri baten parte hartzeko.
Miren Lauzirikak, EmakumeEkin erakundeko partaideak, emakume ekintzaileen kanpo eta barne arazo nagusiei buruz hitz egin zien, eta denen artean horien konponbideak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzen saiatu ziren. Hitzaldiari amaiera emateko, ekintzaile izanda norbere burua zaintzeko gakoen inguruko solasaldia egin zuten.
Oso balorazio positiboa izan zuen topaketak parte-hartzaileen artean, eta honelako ekintzek beraien jardunean jarraitzeko bultzada positiboa ematen dietela azpimarratu zuten.