I 2020ko maiatza I
Covid-19 pandemiaren egoera dela eta gizartea hainbat aldaketa jasaten ari da, eta horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Aldaketa horiek pandemiaren eraginez sortutako krisi globalaren ondorio dira, eta gure enpresa-sarea zein ekintzaileak horiei aurre egiteko prestatu beharko dira.
Azaro Fundazioak, garapen ekonomikoarekin konprometituta egonik, egoera berri honetan ere enpresen bidelagun izaten jarraitzeko asmotan, hainbat ekintza jarri ditu martxan.
Horietako bat, une honetan hain garrantzitsua den, industriaren berraktibatzea aurrera eramateko definituko diren ekintzetan erabakiak hartzeko lagungarri izango den informazioa eskuratzea da. Hau da, zaintza eta adimen lehiakorrean aditua izanik, Covid-19 pandemiak eragindako egoera ezegonkor honetan beste eragile eta erakunde batzuk gauzatzen ari diren ekintzen gaineko zaintza jarri du abian. Zaintza horren helburua gure enpresa eta ekintzaileei, egoera honetan sortuko diren aukera berriei aurre egin ahal izateko, zerbitzu eta ekintza berriak eskaintzeko informazio baliagarria jasotzea da.
Momentu zail honetan ere, Azarok gure enpresen lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko lanean jarraitzen du.