I 2020ko ekaina I
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen COHES3ION europar proiektuak hirugarren “lurralde-bisitaldia” ospatu du Italiako Calabria Eskualdera.
Bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea helburu duen proiektu hau BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – lideratzen du, eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen du.
Erakunde biek, proiektuko kide diren beste erakundeekin batera, parte hartu zuten bilera horretan, eta oso interesgarria izan zen. Calabria Eskualdean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera izateaz gain, horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak ere antzeman zituzten.
Oraingo honetan, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:
– Green HoMe – the Regional Pole of Innovation for Sustainable Building– (Pole se Director, Unical DIAM 87036 Rende CS Italy).
– Governance and Strategic Projects – Calabria Region’s experience with RIS3 approach – (FinCalabra in house providing body of the Calabria Region).
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lurralde-bisitaldiak eta bazkide-bilerak era birtualean egiten ari dira. Hori dela eta, bisiten egutegia moldatu egin da; beraz, online bidezko bisitaldi guztiak 2020ko abendurako burutuko dira.
Hurrengo bisitaldi birtuala ekainaren 25erako dago aurreikusita Errumaniako Ipar-mendebaldeko Eskualdera.