I 2020ko uztaila I
Laugarren bazkide-bilera eta “lurralde-bisitaldia” egin dira Errumaniako Ipar-mendebaldeko Eskualdera, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen COHES3ION europar proiektuaren baitan.
Proiektu honek, BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – lideratu eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen duena, bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea du helburu.
“Lurralde-bisitaldi” hau oso interesgarria izan zen bai erakunde bientzat, bai proiektuko beste kideentzat, Errumaniako Ipar-mendebaldean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera izateaz gain, horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak ere antzeman baitzituzten.
Oraingo honetan, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:
– National Smart Specialisation Strategy
– INCDTIM Development Strategy
– TETAPOLIS Digital Incubator
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lurralde-bisitaldiak eta bazkide-bilerak era birtualean egiten ari dira. Hori dela eta, “bisiten” eta bazkide-bileren egutegia moldatu egin da; beraz, ekintza guztiak 2020ko abendurako burutuko dira.
Bosgarren bazkide-bilera eta bisitaldi birtuala irailerako dago aurreikusita Suediako Estocolmo Eskualdera.