I 2020ko uztaila I
Azaro Fundazioak, eskualdeko ekintzaileen beharrizanei erantzun eta beraien ibilbide profesionala hobetzeko helburuarekin, urtean zehar Ezagutza pildorak deituriko formakuntza saioak antolatzen ditu.
Saio horietan ekintzailetzari eta enpresa munduari lotutako gai desberdinak jorratzen dira. Azken formakuntzan landutako gaia kostu-kudeaketaren ingurukoa izan zen eta ekainaren 30ean eta uztailaren 7an burutu zen online bidez. Bertan produktu/zerbitzuen kostua nola kalkulatu, prezioa finkatzeko orduan zein aldagai kontuan hartu eta horretarako dauden errentagarritasun erreminten inguruan aritu ziren. Trebakuntza alor ekonomiko-finantzarioan aditua den Gestiona XXI enpresako Sergio Garcíak eman zuen.
Saioak dinamikoak eta praktikoak izan ziren, eta parte-hartzaileek, gaiari buruzko oinarrizko kontzeptuak landu ondoren, ikasitakoa beraien proiektuan praktikan jartzeko aukera izango dute, nahi izanez gero, Azaro Fundazioaren laguntzarekin.