I 2020ko uztaila I
Maiatzaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiak Suspertze Adimentsua 2020 programa arautzen duten oinarriak eta deialdiaren foru-dekretua argitaratu zuen, eta Azaro Fundazioak aukera hori aprobetxatu nahi izan du Lea-Artibaiko ETEei laguntzeko beraien suspertze proiektuak zehaztu eta forma ematen COVID-19aren eraginaren ondoren.
Hori dela eta, Azaron epe motzerako eta merkataritzara zuzenduta dauden proiektu eta ekintzak zehazten ari dira. Horrela, salmentak suspertzeko helburuarekin, proiektuek merkataritza-jarduera indartu nahi dute, baita nazioarteko eskaintzak antzeman eta bereganatu edo zerbitzuen eskaintza kanal berrien bitartez egitea ere. Halaber, produktuak eta zerbitzuak merkatu berrietarantz bideratzeko proiektuak edota elkarlanean merkatu handiagoetara sartzeko itun berriak sortzeko proiektuak garatzen ari dira.
Gainera, negozio-ereduak jardueraren digitalizazio, ekonomia zirkularra edo ingurune-inpaktua murriztera birbideratzea helburu duten proiektuen diseinuan ari dira lanean bereziki.
Programa hau irailaren 30era arte egongo da zabalik eta diruz lagundu daitekeen gastuen % 50a finantzatzen du, non kanpo-kostuak, langileen gastuak eta proiektuari lotutako inbertsioak sartzen diren, enpresa bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 15.000€takoa izanik. Beraz, honelako proiektu bat garatzeko interesa duten enpresak Azaro Fundazioarekin kontaktuan jar daitezke irailaren 15a orduko.