• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Seigarren lurralde-bisitaldia eta bazkide-bilera Cohes3ion Interreg Europe proiektuaren baitan

I 2020ko urria I

Seigarren bazkide-bilera eta “lurralde-bisitaldia” ospatu da Irlandako Hegoaldeko Eskualdera, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen COHES3ION europar proiektuaren baitan.

Proiektu honek, BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – lideratu eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen duena, bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea du helburu.

“Lurralde-bisitaldi” hau oso interesgarria izan zen bai erakunde bientzat, bai proiektuko beste kideentzat, Irlandako Hegoaldeko Eskualdean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera izateaz gain, horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak ere antzeman baitzituzten.

Oraingo honetan, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:

–  RSES Consultation Event, Regional Planning Team (Southern Regional Assembly).
–  Limerick Digital Leaders Network, Terence Connolly, EU Projects Manager (Limerick City & County Council).
–  Clustering in Ireland: Spotlight on the Southern Region, Dr. John Hobbs, Senior Lecturer (Cork Institute of Technology).
–  Cyber Ireland Regional Chapters, Dr. Eoin Byrne, Cluster Manager (Cyber Ireland (CIT)).

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lurralde-bisitaldiak eta bazkide-bilerak era birtualean egiten ari dira. Hori dela eta, “bisiten” eta bazkide-bileren egutegia moldatu egin da; beraz, jarduera guztiak 2020ko abendurako burutuko dira.

Hurrengo bazkide-bilera eta bisitaldi birtuala azaroaren bukaerarako dago aurreikusita Poloniako Mazovia Eskualdera.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved