Urtarrila 2021
Azaro Fundazioak eta Leartiker zentro teknologikoak CircularSeas europar proiektuaren baitan ospatutako 4. bazkide-bileran parte hartu dute. Osasun egoeraren ondorioz online egin da eta bazkide guztiak elkartu dira azken urteko ekintza planari jarraipena emateko.
CircularSeas Interreg Atlantic Area programarekin batera Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez finantzatutako proiektua da eta hondakin plastikoak itsas industrientzako produktu jasangarrietan bilakatzea du helburu.
Azaro Fundazioa hondakin plastikoen diagnostikoa egiteaz arduratu da, eta abenduan argitaratu zuen emaitzen txostena dagoeneko eskuragai dago. Bertan, proiektuko partaide diren 5 nodoetan burututako diagnostikoen bilduma aurkitu daiteke eta horietan bildutako hondakinen karakterizazioa ere azaltzen da, besteak beste. Gainera, Azaro Workshop 2 & 3 jardunaldian sortutako produktu berdeen ideiak biltzen ari da, ondoren negozio ereduak definitzeko.
Bestalde, otsailean workshop transnazional bat antolatu da, non beste herrialdeetako produktu berdeak ezagutzeko aukera egongo den. Era berean, 3D Printing teknologia bidez ekoitzitako produktu potentzial berriak aurkeztuko dira. Antolatzaileek ekitaldian parte hartzeko gonbitea egin dute.