• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Azaro Fundazioa osasun-laguntzaren sektorean Ekonomia Zirkularra lantzeko proiektu berri baten liderra izango da

Maiatza 2021

Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programan onartu berri den HEALCIER* proiektu europarraren helburua da osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz.

HEALCIER Azaro Fundazioak lideratuko du, eta partzuergo bat izango du, honako erakunde hauek osatua: Asociación Instituto de Investigación Sanitaria BIocruces Bizkaia, Navarrabiomed, Fundación Miguel Servet, Ain – Asociación de la Industria Navarra eta Estia – Ecole Supérieure Des Technologies Industrielles Avancées.

Proiektu horren baitan, osasun-laguntzaren balio-katea sentsibilizatzeaz gain, ekonomia zirkularrak osasun-zentroetan dituen aukeren eta ahalmenen diagnostikoa egingo da, ingurumen-inpaktuaren eta inpaktu ekonomikoaren foku nagusiak identifikatzeko. Horrela, ekonomia zirkularraren aukeren mapa bat zehaztuko da eta osasun-laguntzako zentroetan ekonomia zirkularra ezartzeko gutxienez 3 aukera diseinatu eta testatuko dira.

Proiektua 2022ko ekainaren 1ean amaituko da eta lehenbiziko bilera datorren ekainaren 1ean egingo da.

 * Healcier proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez.
Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved