• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

TicketBai sistemaren inguruko jardunaldia

Ekaina 2021

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak TicketBai-ren inguruko jardunaldi informatiboa antolatu zuten, ekainaren 22an, eskualdeko enpresei zuzenduta. Azalpenak Torrealday aholkularitzako kide batek eman zituen, eta bertaratuek sistema berri horren inguruko informazioa jasotzeaz gain, beraien zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten.

TicketBai hiru Foru-Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu amankomuna da, eta horrek dakarrena da jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dutela, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena. 2022ko urtarrilean jarriko da indarrean, eta bere helburua zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea da.

Hori dela eta, garatzen den jarduera motaren arabera enpresek ondorengo aukerak izango dituzte:

  • Foru Aldundiek diseinatutako fakturazio-programa erabili.
  • Izenperen ef4ktur programa erabili.
  • Beraien fakturazio-programak egokitu, jarduera kontrolatzeko behar den zerga-informazio guztiarekin fitxategiak sortu ahal izateko. Behin faktura igorrita, fitxategia automatikoki bidaliko zaio Ogasun bakoitzari.

Sistema berri horri esker, Foru Ogasunek jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte; bereziki, azken kontsumitzaileak xede dituzten jardueren sarrerak.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved