Osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz
AKRONIMOA: HEALCIER
DATAK: 2020/01/01 –2022/06/01
DESKRIBAPENA: Osasun-sektorea intentsiboa da baliabideen kontsumoan. Gainera, biztanleriaren zahartzearen ondorioz dagoen gero eta eskari handiagoak presioa ere handitu egiten du, eta horregatik, baliabideen erabilera ere handiagoa da. Ekonomia Zirkularra (EZ) tresna egokitzat jo du Europar Batasunak baliabideen erabilera eraginkorragoa bultzatzeko, lehiakortasuna sustatzen den bitartean. Izan ere, ekonomia zirkularrak jarduera ekonomiko berritzaile eta iraunkorragoak garatzen laguntzen du, eskura dauden tokiko baliabideak aprobetxatuz. HEALCIERek osasun-sektorearen lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du, EZ aplikatuta. Helburua enpresentzako aukera berriak eta jarduera ekonomiko berriak sortzea da, baliabideen enplegu efizienteagoa eta zehatzagoa lortzeko. Euroeskualdeko eragile guztiak inplikatuz, ekonomia zirkularraren balizko inpaktuari buruzko hausnarketa-prozesu bat bultzatuko da, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko aukerak identifikatzeko eta osasun-laguntzaren balio-katearen zirkulartasuna bultzatzeko. Identifikatuko diren behar eta aukera horiei esker, negozio-eredu, jarduera ekonomiko, produktu edo zerbitzu berriak garatu ahal izango dira. Mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak konponbide eraginkorragoak garatzea ahalbidetuko du, Euroeskualdeko eragile guztiak kontuan hartuko dituen ikuspegi orokor batetik sortuko baitira.
PROIEKTUKO BAZKIDEAK:
ASOCIACIÓN INSTITUTO DE INVESTIGACIÓN SANITARIA BIOCRUCES BIZKAIA – OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces
NAVARRABIOMED – Fundación Miguel Servet – Complejo Hospitalario de Navarra
ASOCIACIÓN DE INDUSTRIA NAVARRA (AIN)
ESTIA – Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées