• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Azaro Fundazioa hizlari Ekonomia Zirkularraren inguruko EHUko Udako Ikastaroan

Uztaila 2021

Azaro Fundazioak hizlari bezala parte hartzeko aukera izan zuen Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako “Ekonomia Zirkularra eta bere aukerak sektore publikoarentzat pandemiaren osteko agertokian” Udako Ikastaroan egindako mahai inguruan.

Ekainaren 29 eta 30ean ospatutako Udako Ikastaro horren helburuetako bat Ekonomia Zirkularrak eta Europako Itun Berdeak Administrazio Publikoarentzako (eskualdekoa, tokikoa) eskaintzen dituzten aukerak aztertzea izan zen. Aldi berean, politika publikoak diseinatzeaz edo gauzatzeaz arduratzen diren pertsonei Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa bizkortzen lagunduko dien tresna multzo bat ematea ere izan zuen xede. 

Horren harira, Azaro Fundazioak, Debegesa (Debabarreneko Garapen Agentzia), Bilbao Ekintza, Gasteizko Udala eta Amurrioko Udalak bezala, Ekonomia Zirkularraren inguruan garatzen ari den tokiko proiektua aurkezteko aukera izan zuen, beste hiri eta eskualde batzuentzako inspirazio-iturri izateko asmoarekin.

Azaro Fundazioak jasangarritasuna garapen ekonomikoaren ardatz hartuta azken urteetan egin duen ibilbidean oinarritu zuen bere aurkezpena. Hain zuzen ere, Ekonomia Zirkularraren inguruan garatutako ekintza zehatzak aurkeztu zituen. Besteak beste, Kalatxo euskarriaren erabilera eskoletan, haur eta gazteei zuzendua, Ekonomia Zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutako Ekonomia urdina (Blue economy, Gunter Pauli) eredu ekonomiko berriaren inguruan sortua. Baita, enpresa-ehunari Ekonomia Zirkularraren kontzeptua hurbiltzeko helburuarekin egindako diagnostikoei buruzko esperientziak ere. Halaber, eskualdeko enpresek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz programaren baitan, garatu duten proiektua ere aurkeztu zen, Ekonomia Zirkularraren elementu garrantzitsuenen aurrean duten egoera eta eredu ekonomiko horri lotutako negozio-ereduetara egokitzeko aukerak aztertzea helburu izan duena.

Mahai inguruan eta ikastaro guztian zehar agerian geratu zen jasangarritasuna oinarri duen eredu ekonomikoa bultzatzea ezinbestekoa dela pandemia osteko suspertzean, Ekonomia Zirkularrak bidea ematen baitu hain beharrezkoa den aldaketa aurrera eramateko.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved