• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Azaro Fundazioak parte hartu duen ORHI proiektu europarra REGIOSTARS sarietan finalista

Iraila 2021

Azaro Fundazioak parte hartu duen ORHI proiektu europarra REGIOSTAR AWARDS sarietara aurkeztu diren 214 proiekturen artean hautatutako 25 finalistetako bat da!

ORHI proiektuak, 2018-2021 aldian garatua eta % 65ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatua izan dena, Espainiako eta Frantziako eskualdeetako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen artean sinergiak sustatzea izan du helburu, materia organikoaren eta plastikoen kudeaketa bezalako eremuen balio-katean irtenbide berritzaileak aurkitzeko.

REGIOSTARS AWARDS Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak urtero antolatzen duen lehiaketa da. Bere helburua da eskualde-garapeneko jardunbide egokiak identifikatzea eta Europar Batasunak finantzatutako proiektu berritzaileak nabarmentzea, beste eskualde eta proiektu-kudeatzaile batzuentzat erakargarriak eta inspiratzaileak izan daitezkeenak.

25 proiektu finalistak lehiaketaren webgunean argitaratu dira, 5 kategoriatan banatuta, jendeak gustukoenaren alde bozkatzeko aukera izan dezan. ORHI proiektua kategoria honetan dago kokatua: URBAN Europe. Promoting green, sustainable, circular food systems in functional urban areas.

Proiektu berritzaile hau interesatzen bazaizue, esteka honetan eman dezakezue botoa: https://regiostarsawards.eu

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved