Iraila 2021
2019an hasi genuen CHALLENGE 4.0 programak bere bidea egiten jarraitzen du, eta iaz egindako bigarren edizioaren ondoren, 2021eko deialdia abian jarri berri dugu. Hori dela eta, beraien enpresetan digitalizazioa bultzatu nahi duten Lea-Artibaiko ETEak gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera.
Programa honen helburua da enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digital jasangarria ezartzen laguntzea, negozio-eredu eraginkorragoak garatzen laguntzeko, bezero eta hornitzaileekin hobeto konektatuta daudenak, eta balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuekin.
Horretarako, haien behar digitalak identifikatzen lagunduko diegu eta merkatuko irtenbide eta hornitzaile digitalak hurbilduko dizkiegu erakustaldi-tailerrak antolatuz eta hornitzaile digitalekin bilerak eginez. Halaber, haien beharretara hobekien egokitzen den irtenbide eta hornitzaile digitala hautatzen lagunduko diegu.
Azaro Fundaziotik eskualdeko enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzen dugu, baita Challenge 4.0 programarekin ere.
Challenge 4.0 Bizkaiko Foru Aldundiko Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren bitartez diruz lagunduta dago.