Urria 2021
Lea-Artibai eskualdeko hazkunde eta garapen ekonomikoa bultzatzen duten enpresa traktoreek beraien plan estrategikoen berri emango dute Azaro Fundazioak SARETZEN programaren baitan antolatu dituen jardunaldietan.
Saretzen Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak finantzatzen du, eta bere helburua ezagutzaren transferentzia erraztea eta berrikuntzan eragitea da, Lea-Artibaiko enpresen arteko lankidetzaren bidez.
Horrela, azaroaren 3an eta 11n Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean egingo ditugun jardunaldietan KIDE, EIKA, NEMAK, ITSASKORDA, HIB eta LAU-NIK enpresak izango ditugu, eta zuzenean emango digute beraien egungo egoeraren berri, baita epe ertain-luzera begira dituzten erronken berri ere.
Hori dela eta, Azaro Fundaziotik eskualdeko enpresa eta eragile guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jardunaldi horietan parte hartzera. Jardunaldiak Lea-Artibaiko enpresa-sarearen topagune bihurtuko dira, eta ezagutzak transferitzeaz gain enpresen arteko loturak indartuko dira.
Esteka honetan, jardunaldien programa zehatza aurkituko duzue.
Era berean, jardunaldietara joateko izena hemen eman behar duzue.