• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Ibilgailu elektrikoa hizpide Smart Mobility II proiektuaren topaketan

Azaroa 2021

Durangaldea, Arratia eta Lea-Artibaiko automobilgintzaren sektoreko 7 enpresak parte hartu zuten Smart Mobility II proiektuaren baitan azaroaren 23an ospatutako topaketan. AIC- Automotive Intelligence Center eta ACICAE- Automobilgintzaren Euskal Sektoreak antolatutako ekitaldia automozioan eta, bereziki, ibilgailu elektrikoaren merkatuan egon zen ardaztuta. Eskualde horietako garapen ekonomikoarekin lotutako erakundeak ere bertan izan ziren.

Topaketan, COVID garaia eta beste aldagai batzuk sektorean izaten ari diren eragina ezagutu ahal izan zuten. Era berean, ibilgailu elektrikoaren inguruan sortzen ari diren balio-kate berrien eta eragile berrien inguruan ere hausnartu zuten.

Smart Mobility proiektuak 2020an ekin zion ibilbideari. Urte horretan hiru eskualde horietako enpresek mugikortasun adimendunera hurbiltzeko aukera izan zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren Sakonduz programari esker, eta elektromugikortasunak eskaintzen dituen dibertsifikazio-aukerak ezagutu nahi izan zituzten. Hala, 2021ari begira, 7 enpresak proiektuan gehiago sakontzeko nahia agertu zuten, eta, beraz, AIC eta ACICAE erakundeekin lankidetzan jarraitzea erabaki zuten.

Proiektuaren baitan beste bi topaketa teknologiko aurreikusi dira, ibilgailu elektrikoaren inguruan sortzen ari diren osagaiak hobeto ezagutzeko eta sor daitezkeen dibertsifikazio-aukerak ezagutzeko helburuarekin.

Proiektuaren arduradunak Durangoko Merindadearen Amankomunazgoa, Durangaldeko Lehiakortasun Poloa, Azaro Fundazioa eta Amorebieta-Etxanoko Udala dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak diruz lagunduta dago.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved