Urtarrila 2022
2022ko urtarrilaren 31n amaituko da Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako COHES3ION Interreg Europe proiektuaren lehen fasea. 2021eko uztailaren 31n amaitzea aurreikusita zegoen fase hori sei hilabete gehiago luzatu da, eskualdeetako ekintza-planen definizioan sakonago lan egin ahal izateko. Beraz, 2019ko abuztuan hasitako proiektuak hiru urte eta erdiko iraupena izango du.
Cohes3ion proiektuak bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea du helburu. BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – lideratzen du eta 8 lurraldetako 10 bazkide ditu: Kalabria, Estokolmo, Gales, Irlanda, Ruhr, Nord-Vest Errumania, Varsovia eta Bizkaia. Horien artean, Azaro Fundazioa eta Orkestra.
Lehen fasea Eskualdeko Ekintza Plan baten definizioarekin amaitu da. Bertan, parte hartu duten 8 eskualdeetako bakoitzak ekintza espezifikoak identifikatu ditu eskualdeko espezializazio adimendunaren estrategiaren (S3) maila anitzeko Gobernantzaren ereduei eta tresnei dagokienez. Ekintza horiek honako helburu hauek dituzte: alde batetik, 2014-2020 EGEF Programa Operatiboak eta beste politika eta programa nazional/erregional batzuk hobetzea, maila anitzeko Gobernantza eta lurraldean berrikuntzari laguntzeko eragileen koordinazio horizontal hobea lortzeko; eta, bestetik, S3 helburua eguneratzea edo hobeto zehaztea, lurraldearen gaitasunei lotutako espezializazio adimenduneko arlo berriak identifikatzeari esker.
Orain, ekintza horietan lortutako emaitzekin, bazkideek proiektuaren bigarren eta azken faseari ekingo diote, 2023ko urtarrilean amaituko dena.