• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen VI. Topaketa

Kargatu zure ekintzaile-ilusioa coaching saioa

Martxoa 2022

Pasa den martxoaren 10ean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eskualdeko emakume ekintzaileen topagune bilakatu zen, Kargatu zure ekintzaile-ilusioa saioaren ospakizunarekin.

Beraien egunerokotasunari tartetxo bat lapurtu eta María Díez coach-ak zuzendutako hitzaldira hurbildu ziren Lea-Artibai eskualdeko 10 emakume ekintzaile. Urteroko hitzordu bilakatu den Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen Topaketa honen seigarren edizioa izan zen ostegunekoa, eta emakumeak eta ekintzailetza fusionatuz, eskualdeko emakume ekintzaileen arteko sinergiak sortu eta elkarren arteko harremanak bultzatzea du helburu egitasmo honek.

María Díez, Familia Erantzukizunak dituzten Emakume Profesionalen (FEEP) coach-a da. Bere hitzetan “Ekintzailea eta besteren konturako langilea, bloggerra, coach-a eta mentorea; zu bezala, FEEP bat naiz. Hau da, bi lan nire gain hartzen ditut: etxe barruan eta kanpoan. Horregatik, ondo ezagutzen ditut zaintzen eta lan egiten dugun emakumeok eguneroko bizitzan ditugun erronkak eta zailtasunak.” 

2 taldetan banatuta, emakume ekintzaileek saioan zehar planteatutako galdera ezberdinei buruz hausnartu zuten:

Zerk zutitzen zaitu egunero?

Zerk jarri zaitu bidean?

Zer oztopo gainditu dituzu?

Zerk bereizten zaitu helmugatik?

Nora zoaz? Heldu zara helmugara?

Barne-hausnarketa egin eta norbere esperientzia, oztopoak eta desioak besteekin elkarbanatu zituzten parte hartzaileek. Horixe bait zen helburua, norberarentzako denbora hartzea, egunerokotasunak murgiltzen gaituen zurrunbilotik atera, geldiune bat egin eta hausnartzea.

Saioaren bukaeran emakume ekintzaileak pozik atera ziren, motibatuta, ilusioa berpiztuta, aurrera egiteko gogoz, eskertuta eta bakartasunaren sentsazioa alde batera utzita.

Leartibai Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza honetan parte hartzera animatu ziren emakumeei. Datorren urteko edizioa prestatzen hasteko motibatuta atera ginen gu ere!

Gure emakume ekintzaileak ezagutu nahi dituzue? Eman begirada bat!

IKU ARGAZKI

HERRIBIXI

MAPFRE MARKINA-XEMEIN

ZATOZTE ONDARROAKO DENDARI ELKARTEA

EDURNE KORTABARRIA Ilustratzailea

ATEA 3.0 Arkitektura estudioa

LAUELE Hizkuntza zerbitzuak

KOXKA MX Komunikazioa

TURISMO BULEGOA Ondarroa

TERAPIA KRANEO SAKRALA

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved