• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaiko enpresen arteko bisitak ezagutza transferitzeko

Apirila 2022

Lea-Artibaiko enpresen artean ezagutzaren transferentzia bultzatzeko eta berrikuntzan eragiteko asmoz, Leartibai Fundazioak eskualdearen hazkundea eta garapen ekonomikoa bultzatzen duten enpresa traktoreetara bisitak antolatu ditu.

Enpresen arteko lankidetzan eragiten duen ekimen honek bi fase ditu. Lehenengoa, 2021aren amaieran egin zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Bertan, jardunaldi batzuk antolatu ziren, non eskualdeko hamar bat enpresek parte hartu zuten. Bigarren fasea eskualdeko enpresa traktore batzuk bertatik bertara ezagutzeko bisitak egitean datza. Horrela, lehenengo bisita abenduaren erdialdean egin zen NEMAK enpresaren instalazioetara (Etxebarria).

Lau-Nikera bisita

Joan den martxoan Lau-Niken txanda izan zen. Etxebarrian dago kokatua eta erreferente handia da automobilgintzarako makineria bereziaren eta fabrikazio-soluzio automatizatuen garapenean.

Gregorio Moreno Zuzendari Gerenteak gidatutako bisitan, sektorearen joerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek. Baita eraginkortasunak gure ingurunean lehiakorrak izateko duen garrantziaz jabetzeko ere.

Azken batean, bisita oso interesgarria eta aberasgarria izan zen, eta parte-hartzaileek beraien negozioetan erabili ditzaketen etorkizuneko beharrak eta ikaskuntzak identifikatu ahal izan zituzten

Hurrengo geltokia, Itsaskorda

Maiatzean, Markina-Xemeingo Itsaskordaren instalazioetara beste bisita bat antolatzea aurreikusten da. Bertan, zuzenean ezagutu ahal izango da enpresak egiten duen lana arrantza eta akuikulturaren sektorerako kordeleria diseinatzen eta fabrikatzen.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved