• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Eskualdeko 11 saltokik jasoko dute aholkularitza pertsonalizatua SALTOKITIK ENPRESARA 2022 programaren baitan

Maiatza 2022

Saltokitik Enpresara 2022 saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa da. Eusko Jaurlaritzako Euskalit erakundeak antolatu du eta EAEko 250 langile arteko saltokiei zuzenduta dago.

Ekimen honen helburuak hauek dira:

  • Saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea.
  • Kudeaketa-tresnak ezartzea: egiteko moduak, tresnak, formatuak, jardunbide egokiak…
  • Negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea.

Lea-Artibaiko 11 saltokik eman dute izena programan eta beraien negozioetarako onuragarriak izango diren hainbat eduki landuko dituzte: planifikazioa, kudeaketa ekonomikoa, erosketak, bezeroak, salmentak eta marketina, besteak beste.

Horrela, taldeko online saioak egingo dituzte praktika bidez ikasteko eta taldearen artean praktika onak trukatzeko. Gainera, banakako laguntza-bisitak izango dituzte dendan bertan eta ,horrez gain, etengabeko aholkularitza pertsonalizatua ere jasoko dute adituen eskutik.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ekimen honetako partaideak hauek izango dira eskualde mailan: Zurru Murru Liburu-denda, Lopez Izozkiak, Itxas Denda Begoñako Ama, Lekeitioko Zentro Dietetikoa, Denetarik Saltokia, Casa Pepa, Iku Argazki Estudioa, Dendari, Kurike, Tiki Taka Umeen Oinetakoak eta Sagarra Mantzana.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved