Maiatza 2022
Leartibai Fundazioak, Bizkaiko eskualde garapenerako beste eragile batzuekin batera, SUSPERTU DIGITALA programa definitu eta abiarazi du. Ekimen horren helburua Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digitalean babesa ematea da prozesu eraginkorragoak sortzen laguntzeko, hobeto kudeatuta eta balio erantsi handiagoko produktuak eta zerbitzuak garatuta.
Lea-Artibai eskualdean 3 enpresak eman dute izena programan, eta fundaziotik diagnostiko digitalak egiten laguntzen ari dira, aurre egin beharreko erronka digitalak identifikatzeko eta ibilbide-orri edo digitalizazio-plan pertsonalizatua eta banan-banakoa diseinatzeko.
Gainera, digitalizazioaren hainbat alderdi barne hartzen dituen prestakuntza-programa bat prestatzen ari dira, eta urte amaierara arte luzatuko dira. Prestakuntza hori eskualdeko enpresa guztiei irekia dago eta Leartibai Fundazioak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu.
Era berean, programa horretan izena eman ez duten eta beren negozioetan digitalizazioa sustatu nahi duten enpresek eskura dute BFAren Trantsizio Digitala eta Berdea Programa 2022. Programa horren eskaerak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 31ko 13: 30ak arte egongo da zabalik. Leartibai Fundazioan digitalizazio-plana egiten, eskaera egiten eta dirulaguntzen programa kudeatzen lagunduko diete.
Suspertu Digitala programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak finantzatzen du.