Ekaina 2022
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako EUSKADI BONO DENDA programa ekainaren 2an hasi da, Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin.
Euskadi Bono Denda bonu-programa bat da, hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzuetan ondasunen kontsumoa eta zerbitzuak ematea sustatzeko. Bonu bakoitzak 10€ ko deskontua izango du, gutxienez 30€ ko erosketa eginez gero kanpainari atxikita dauden establezimenduetan. Ekimen honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomo, mikroenpresa edo enpresa txiki diren merkataritza-jarduerek.
Bonuak ordainketa egiteko unean eskuratu ahalko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan. Pertsona bakoitzak gehienez ere 5 bonu jaso ahal izango ditu, 50€ ko balioa dutenak, eta erosketa bakarrean edo batzuetan metatu ahal izango ditu, baita establezimendu batean edo gehiagotan ere.
Euskadi Bono Denda bonuak bateragarriak dira beste deskontu-programa batzuekin; beraz, erosketa berean metatu ahal izango dira, baldin eta Euskadi Denda Bonu bakoitza bonu bakoitzeko gutxienez 30 euroko gastuari badagokio.
Bonuak trukatzeko lehen aldia ekainaren 2an hasi da eta 2022ko uztailaren 3an amaituko da. Bigarren aldia urriaren 1etik abenduaren 4ra bitartekoa izango da, baldin eta lehen aldi honetako bonu guztiak agortzen ez badira.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta EUDELek koordinatzen dute.