Ekaina 2022
Leartibai Fundazioak, Bizkaiko eskualde garapenerako beste eragile batzuekin batera, NEXT GENERATION 2022 programa definitu eta abiarazi du. Ekimen horren helburua da Lea-Artibai eta Arratia eskualdeko enpresa txiki eta ertainei Next Generation EU inbertsio-proiektuak zehazten eta funtsak lortzen laguntzea, BERRESKURATZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN esparruan.
NEXT GENERATION programa BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – eskaintzen duen Next Generation EU funtsak zerbitzua ezagutarazteko xedearekin sortu da. Zerbitzu horren asmoa informazio- eta bultzada-lana egitea da, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei Next Generation EU deialdietara sartzeko bidean lehen urratsak egiten laguntzeko.
Lea-Artibai eskualdean 4 enpresa daude programan parte hartzen eta fundazioaren laguntza jasotzen ari dira: alde batetik, Next Generation EU funtsek finantzatutako programetan aukera zehatzen mapa bat egiteko, eta, bestetik, finantzaketa-programa bakoitzerako egokia den proiektu-ikuspegia definitzeko, beraien egungo inbertsio-planen arabera.
NEXT GENERATION programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak eta Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenak finantzatzen dute.