• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Leartibai Fundazioaren ENPRESA HAZTEGIA

Ekaina 2022

LEARTIBAI FUNDAZIOAK kudeatzen duen enpresa haztegia Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dago. Ekintzaileen nahiz negozio-ideia azeleratu nahi duten enpresa pribatuen jarduera ekonomiko berrietarako abantailaz betetako kokalekua da. Fundazioak deskontuak aplikatzen ditu egonaldiko lehen hiru urteetako alokairuaren prezioan (% 75 lehen urtean, % 50 bigarrenean eta % 25 hirugarren urtean). Haztegian 3 eta 5 urte artean egon daiteke.

Leartibai Fundaziotik Lea-Artibaiko ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemaren parte izan nahi duten negozio berrientzako guneak eskaintzen ditugu. Sektore anitzeko haztegia da eta 18 m2 eta 70 m2 arteko enpresa-moduluak ditu. Hainbat motatako enpresentzako espazioak eskaintzen dira, bulegoko jardueretara bideratutako espazioekin, baita pabiloi industrialak ere.

Haztegian dauden enpresek Leartibai Fundazioko teknikarien aholkularitza integrala eta pertsonalizatua jasotzen dute. Era berean, Leartiker zentro teknologikoaren (eraikin honetan dago) aholkularitza teknologikoa izan dezakete Elikagaien Teknologiaren eta Polimeroen Teknologiaren esparruan, enpresa-proiektuak gai horietara bideratuta badaude.

Haztegian instalatzen diren negozio edo jarduera berriek bilera-gelak, aldagelak, dutxak… erabiltzeko aukera dute eta enpresa eta ekintzaileentzako Berrikuntza Gunean antolatzen diren networking saio guztietan parte hartzeko aukera ere izango dute.

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved