Ekaina 2022
Leartibai Fundazioak PERTSIANAK ZABALIK programa jarri du martxan Lea-Artibai eskualdeko tokiko merkataritzari zuzenduta.
Pertsianak Zabalik oinordekotza programa bat da eskualdeko saltoki txikiak zabalik mantentzea helburu duena. Merkatari bat bere negozioa ixteko bidean badago, programa honen bidez negozio hori irekita mantentzea ahalbidetuko duen prozesu bat jarriko da abian. Hau da, Leartibai Fundaziotik negozio horri jarraipena emateko prest dagoen pertsona bat bilatzeko bitartekari lana egingo dute, eta haren esku jarriko dituzte bidea errazteko behar dituen baliabide guztiak.
Ekimen hau bi motatako pertsonei bideratuta dago: batetik, erretiroa hartzeagatik edo beste arrazoi batengatik negozioa utzi nahi duten Lea-Artibaiko merkatariei, eta, bestetik, eskualdeko merkataritza-establezimendu baten ardura hartu nahi duen edonori.
Leartibai Fundazioko teknikariek, eskualdean pertsiana jaistear dauden negozioen inguruko informazioa eguneratuta izateaz gain, harreman zuzena dute hainbat ekintzailerekin eta lanerako prest dauden pertsonekin. Hori dela eta, bitartekari lana egingo dute oinordekotza prozesuan: negozio bat hartu nahi duen pertsonari aholkularitza pertsonalizatua eta egokitua eskainiko diote, eta negozioa utzi nahi duenari, berriz, prozesua errazteko beharrezko bitartekoekin lagunduko diote.
Programa honi buruzko informazioa eta izena emateko orria eskuragarri daude HEMEN!