• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Industriako ETEei laguntzen, SALBIDE 2022 programaren bidez

Uztaila 2022

Leartibai Fundazioak laguntza ematen die Lea-Artibaiko ETE industrialei beraien merkataritza-estrategia hobetzeko, SALBIDE 2022 programaren bidez.

Leartibai Fundazioak, Bizkaiko eskualde garapenerako beste eragile batzuekin batera, SALBIDE 2022 programa definitu eta abiarazi du. Ekimen horren helburua Lea-Artibai eskualdeko industria-enpresa txiki eta ertainei beraien merkataritza-estrategia hobetzen laguntzea da, bezeroen dibertsifikazioa bultzatuz. Horretarako, fundaziotik, eta gaian adituak diren aholkularien laguntzarekin, enpresei beraien negozio-eredua aztertzen eta merkatu-azterketa egiten laguntzen diete. Zehazki, honako hau da enpresei ematen zaien laguntza: balio-proposamena eta bezero estrategikoak birdefinitzea; komunikazio-bideak eta -euskarriak berrikustea; eta merkataritza-aukera berriak identifikatzea eta jorratzea, merkataritza-elkarrizketak ixtera ere iritsiz.

Programaren edizio honetan, Lea-Artibaitik, metalmekanika sektoreko 3 ETEk hartu dute parte. Hala ere, datorren urtean jarraitu beharreko programa dela uste dute; horrela, interesa duten eskualdeko gainerako ETEek parte hartzeko aukera izango dute.

SALBIDE 2022 programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak finantzatzen du eta Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren barruan kokatzen da.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved