• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

3R Enplegurako programa

Uztaila 2022

Leartibai Fundazioak 3R Enplegurako programa jarri du abian, Lea-Artibai eskualdeko langabetuei zuzenduta.

3R Enplegu programa eskualdeko langabetuak lan-merkatuan berriz sartzea helburu duen berrorientazio- eta birgaitze-proiektu bat da. Horretarako, proiektua 3 fasetan banatzen da: berrorientazioa, lan-aktibazioa eta berlaneratzea.

Lehenengo fasean, parte-hartzaile bakoitzaren banakako diagnostikoa egingo da, lanbide-profila osatzeko. Era berean, aholkularitza teknikoa eta pertsonalizatua emango zaie beraien lan-ibilbidea aztertzeko, lortutako lorpenak eta prestakuntza-beharrak hautemateko. Bigarren fasea talde-dinamika bat izango da, non langabeek lan-araudiari eta lan-merkatuari buruzko informazioa biltzeko aukera izango duten, eta horrek enplegu-aukera gehiago emango dizkie. Azkenik, zehaztutako sektoreetan parte hartzen duen pertsona bakoitzaren enplegu-aukerak aztertuko dira.

Programa honi buruz gehiago jakiteko eta izena emateko, webgune honetara jo dezakezue: https://leartibaifundazioa.eus.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatu du.

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved