Iraila 2022
Leartibai Fundazioak 151.346 € lortu ditu Lea-Artibaiko industria-enpresen lehiakortasunean lan egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren bidez.
Programaren helburua da industriaren eta industriari lotutako zerbitzuen sektoreen ekonomia suspertzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua bultzatuz.
Hain zuzen ere, horretan ari da Leartibai Fundazioa 2022ko urtarriletik; Lea-Artibai eskualdeko industria-enpresekin, industriari lotutako zerbitzu-enpresekin eta handizkako merkataritza-enpresekin lanean. Horrela, urte honen hasieratik, Fundazioak 6 programa ditu abian, honako hauetara bideratuak: negozioen eraldaketa digitala; prozesuen berrikuntza, oro har, eta merkataritza-estrategiaren berrikuntza, bereziki; eskualdeetako eta Europako dirulaguntzen programa publikoetan sartzen diren proiektuak definitzea eta aurkeztea; eta itsasoari lotutako jarduera ekonomiko berriak sortzea.
Programa horietako asko Bizkaiko tokiko garapen ekonomikoko beste eragile batzuekin elkarlanean gauzatzen ari dira, eta, beraz, Fundazioarentzat ikaskuntza- eta hobekuntza-iturri dira, eta, gainera, eskualdeetako enpresen arteko sinergiak indartzen laguntzen dute.
Proiektuak 2022ko abendura arte gauzatuko dira eta momentuz enpresen aldetik jasotako erantzuna oso positiboa izaten ari da.