ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, Leartibai Fundazioak, Lanbidek finantzatutako ENPRESA PROIEKTU BERRIA MARTXAN JARTZEKO IDEIAREN GARAPENERAKO LAGUNTZA programa jarri du martxan Lea-Artibaiko ekintzaileentzat. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du eta Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean egingo da.
Programan izena emateko epea urriaren 13an amaituko da.
LAGUNTZA EKONOMIKOA
Enpresa-jarduera berri bat martxan jartzeko laguntza 2.000€-koa izango da ekintzaile bakoitzeko. Zenbateko hori %15 areagotuko da eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten den unean), eta beste %15 emakumea bada.
ONURADUNAK
Enpresa edo negozio-proiektu bat garatzeko ideia bat duten ekintzaileak (jarduera-arloa edozein izanik) eta enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plan bat dutenak.
BETEBEHARRAK
- EAEn erroldatuta egotea eta bizilekua bertan izatea.
- Lan egoerari dagokionez, hauetakoren bat betetzea:
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Lanaldiaren %30 baino gutxiago lan egitea edo 3 hilabeteko aholkularitza-epean gehienez 27 egun lan egitea.
- Eszedentzia egoeran egotea.
- Bideragarritasun-plan bat izatea.
- Enpresa edo negozioa abian jartzeko jardueretan soilik aritzea.
- Negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza- eta laguntza-prozesua amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta ematea. (2. ordainketa jaso ahal izateko).
- Xede berdinerako beste dirulaguntzarik jaso ez izana.
- Lanbidek aurreko deialdietan ekintzaileei emandako laguntzen onuradun ez izana.
IZEN-EMATEA:
LEARTIBAI FUNDAZIOA
Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)
Tel. 94 616 91 72
