LEARTIBAI SARIAK 2025

Enpresa berrien sorrera bere misioaren parte izanik eta Lea-Artibaiko ekintzaileei errekonozimendua emateko asmoz, Leartibai Fundazioak Leartibai Sariak ekimenaren laugarren edizioa jarri du martxan, Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzarekin.
1., 2., 3., 4., 5. eta 6. kategorietara proiektuak aurkezteko azken eguna 2025eko URRIAK 31 izango da. Lanbide Heziketako ikasleen negozio ideiara (7. kategoria) aurkezteko epea 2025eko azaroaren 10a izango da.
LEARTIBAI SARIEN LAUGARREN EDIZIO HONETAN 8 KATEGORIA SARITUKO DIRA:

* Irabazleek sari ekonomikoaz gain, garaikur bat ere jasoko dute.
(soilik emakume ekintzailearen saria da bateragarria gainontzeko sariekin)
APARTEKO SARIA
• Leartibai Fundazioko aholkularien laguntza, negozio-ideiaren garapen eta azelerazioan.
• Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegiko espazioetan kokatzeko lehentasuna.
• Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hartzeko erraztasuna.
HERRITARRAK ERE EPAIMAHAIKIDE
Lehiaketara aurkeztutako negozio-ideia guztiak ikusgai egongo dira Leartibai Fundazioaren Instagram kontuan azaroaren 3tik 12ra bitartean (biak barne).
- HERRITARRARI SARIA: eskualdearen beharretara hobekien egokitzen den ideiari “atsegin dut” ematen dioten guztien artean bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat zozketatuko da.
- NEGOZIO BOTATUENARI SARIA: boto gehien jasotzen dituen negozioak bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat jasoko du.
- Bozkak eta lehiaketako partehartzaileak azaroaren 12an, eguerdiko 12:00etan kontabilizatuko dira.
Lanbide Heziketako ikasleen negozio ideiari sariak oinarri propioak eta izen-emateko formulario propioa dituzte:
LEARTIBAI FUNDAZIOA
Xemein Etorbidea, 12-A (Markina-Xemein)
Tel. 94 616 91 72
Antolatzailea:

Kolaboratzaileak:
