• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibai eskualdeko langabetuentzako 8 lan-eskaintza

Azaroa 2022

Leartibai Fundazioak, Lanbidek kudeatzen duen Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzetarako 2022 dirulaguntza deialdian, 100.000 euro lortu ditu Lea-Artibai eskualdean langabe dauden pertsonentzako lan-kontratuak bideratzeko. Lanbideren Tokiko Ekintzak ekimen honen xedea langabezian daude pertsonen laneratzea bultzatzea da.

Horrela, 8 teknikari kontratatuko dira 6 hilabeteko epealdian, 2023ko urtarriletik ekainera, eskualde mailako 8 proiektu garatzeko: Udal-etxebizitza eta -azpiegituren azterketa, dokumentu eta artxibo historikoen digitalizazioa, zabor bilketaren gestioaren hobekuntza, basoen kudeaketa, egurraren merkatu azterketa, lehen sektoreko ezarpen berriak sustapena, turismo baliabideen digitalizazioa  eta ingurumen-proiektua.

Baldintzak eta izen-ematea

Eskaintza hauetan izena emateko ezinbesteko baldintza da kontratua sinatu baino lehen, langabetu bezala erregistratuta egotea. Hortaz, abendu bukaerarako Lanbiden inskribatuta egon beharko du interesatuak. Lan-eskaintzan izena-ematea LANBIDEren web orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bitartez egin behar da, lanpostuaren erreferentzia kodea erabilita.

Izena emateko epea azaroaren 25ean bukatuko da “turismo baliabideen digitalizazio teknikaria” eta “ingurumen proiektu-teknikaria” lanpostuetarako.

Gainerako eskaintzetara aurkezteko epea abenduaren 9an bukatuko da.

Lan-eskaintzen titulu eta kodeak:

162022012584_ Turismo baliabideen digitalizazio teknikaria (LPE 2022).
Azaroak 25, izena-emateko azken eguna.

162022012589_ Ingurumen proiektu teknikaria (LPE 2022).
Azaroak 25, izena-emateko azken eguna.

162022013333_ Etxebizitza eta azpiegitura munizipalen azterketa teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

162022012595_ Dokumentu eta artxibo historikoen digitalizazio teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

162022012591_ Zabor bilketaren gestioaren hobekuntza teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

162022012588_ Basoen kudeaketa teknikaria (LPE 2022):
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

162022013120_ Egurra merkatu azterketa teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

162022012582_ Lehen sektorean ezarpen berriak sustatzeko teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.

 

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved