Urtarrila 2023
Komunikazio-joera berriek (kanal eta bitarteko digitalen presentzia handiagoarekin) helmugak turistengana helarazteko modua aldatu dute. Gainera, pandemiaren ondorioz jarduera turistikoa moteldu egin da eta komunikazio bitartekoen sustapenean izan duen handia izan da, azoka turistikoen eta paperezko informazioaren kaltetan. Egoera honek gogoeta bat egitera bideratu gaitzake, turismoaren kudeaketa-sarean azokek izan behar duten tokiari buruz.
Beraz, burura datorkigun galdera bat da, ea Fitur Azoka liburuxketatik eta merchandishingetik haratago berrasmatu daitekeen, eta eskualde txiki batentzat ekintza horretan parte hartzeak zer zentzu izan dezakeen.
Fitur 2023 azokak erakusleiho turistiko gisa funtzionatzen jarraitzen duela, eta produktuen eta joeren topagune eta erakusleiho gisa berrasmatu daitekeela erakutsi digu. Azokak iraun duen egunetan zehar jasotako datuek halaxe adierazten dute, bai enpresa eta profesionalen arloan, zein azken turistarengandik jasotako datuetan, mota honetako ekintzak arrakastatsuak izaten jarraitzen dutela.
Azken publikoari zuzendutako emanaldietan, Lea-Artibaik bere sustapen-materiala (liburuxkak eta eskuorriak) erabili du Euskadiko standean, bai “Kostaldea” esparruan eta baita “Natura” esparruan jarritako bidezidorren eskaintzarekin. Bestalde, asteburuan zehar, gure upategietako txakolina erakustokiaren barruan egin diren kata eta dastaketetan eskaini da, eta bisitariek oso harrera ona egin diote.
Baina edizio honetan bereziki nabarmentzea gustatuko litzaiguke alderdi profesionalaren alorrean egin diren jarduerak:
- Bizkaiko zein Euskadiko beste eskualde batzuetako teknikariekin bildu ahal izan ginen. Kontaktu horiek baliagarriak dira lankidetzan produktuak sortzeko.
- Euskadiko standean egin diren aurkezpenetara joan gara, eta nabarmentzekoa iruditu zaigu Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak Bilbao-Bizkaia produktu turistiko berrien inguran egindako aurkezpena.
- Lea-Artibaitik Fiturrera joan diren enpresek harremanak itxi zituzten touroperadoreekin eta beste eragile batzuekin.
- Antsotegi Hotelak jaso duen Rusticae sareko Ikusleen Saria elkarrekin ospatu genuen.
- Lekeitiok itsas-ondare jasangarriaren eskaintza aurkeztu zuen.
- Digitalizazioan eta eraginkortasun energetikoan joera berriak ezagutu ahal izan genituen enpresa teknologikoen pabilioiak bisitatuz eta haien proposamenak ezagutuz.
Azken finean, Fitur 2023an, gure eskaintza erakusteaz gain, Lea-Artibaiko turismoa garatzen lagunduko duen agenda profesional bat ere landu ahal izan genuen.