• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Eskualdeko 11 enpresa-proiekturi lagundu diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza eskatzen

Apirila 2023

Lea-Artibaiko 11 enpresa-proiektuk Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak eskatu dituzte 2023ko deialdian. Laguntza horiek foru erakundearen EKIMEN EKINTZAILEEN SUSTAPENA programaren barruan kokatzen dira. Programa horren helburua Bizkaian enpresa berriak martxan jartzeko eta beraien funtzionamendurako laguntza ematea da.

11 enpresa onuradun horietatik 6 zerbitzu-enpresak dira, 4 merkataritzakoak eta 1 ostalaritzakoa. Izaera juridikoa kontuan hartuta, guztiak dira autonomoak bat izan ezik, pertsona bakarreko sozietate mugatuaren tipologiakoa baita.

Leartibai Fundaziotik ekintzaile berri horiei dirulaguntza izapidetzeko prozesuan lagundu diegu, enpresa sortu eta lehen urtean bidea errazteko xedearekin. Halaber, gure SOTI prestakuntza-programaren baitan, prestakuntza espezializatua eman diegu, laguntza horiek eskatzeko beharrezkoa dena. Ikastaroan zehar enpresaren kudeaketaren esparruko kontzeptuak landu dituzte, hala nola merkatuaren azterketa, negozio ereduaren definizioa, marketin-estrategiaren definizioa, estrategia digitala, azterketa ekonomiko-finantzarioa eta eredu juridiko ezberdinen balorazioa.

Era berean, ekintzaile horiek banakako aholkularitza pertsonalizatua jasotzen ari dira gure teknikarien eskutik enpresa-proiektuaren prozesu osoan zehar, negozioa definitzetik hasita enpresa eratu eta martxan jartzeko faseraino.

Foru Aldundiaren laguntzak eskatu ahal izango dituzte 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean alta emandako Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek, edozein dela ere beraien forma juridikoa. Dirulaguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da entitate onuradun bakoitzeko. Gainera, bigarren deialdi bat aurreikusten da 2023ko Ekimen Ekintzaileen Sustapena programaren barruan.

Beraz, enpresa-proiektu batean lanean ari diren Lea-Artibaiko pertsonak Leartibai Fundazioarekin harremanetan jar daitezke gure web orrian www.leartibaifundazioa.eus edo 94 616 91 72 telefonoan.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved