Lea-Artibaiko Enplegu Azoka

Ekainak 15
Markina-Xemein
Lea Artibai Berrikuntza Gunean
10:30 – 13:30

Enplegu Azoka ekainaren 15ean (astelehena) ospatuko da Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.

Eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakundek parte hartuko dute bertan.

Burdinola, Cikautxo, Fagor Arrasate, Itsaskorda, Kautenik, Kide, Laboral Kutxa, Lanbide, Lantegi Batuak, Lea Artibai Ikastetxea, Lea Artibai Mankomunitatea, Leartibai Fundazioa, Leartiker, Maier, Nemak, Novia Salcedo Fundazioa, Onare eta Orbeak stand-a jarriko dute, dituzten lan-eskaintzak eskura jartzeko.


Lan-eskaintzak:

  • Administraria
  • Orga eta gidabaimena dituen biltegizaina
  • Administrari laguntzailea
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzuko laguntzailea
  • Lan-poltsa
  • Kutxa eta berrezarpena
  • Zerbitzaria
  • Harakina lanaldi erdian
  • Arrainaren salerosketaren esparruan lan egiteko komertziala
  • Sukaldaria
  • Kontularia
  • Delineatzailea/proiektugilea
  • Dinamizatzaile soziokulturala
  • Robot humanoideen programazioko ingeniaria Industria-ingeniaria. Gutxieneko titulazioa: Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa edo Goi Mailakoa
  • Desgaitasuna duen garbitzailea
  • Arrainarekin lan egiteko elikagaien manipulatzailea, bai lonjan, bai lokaletan eta enpresen pabiloietan
  • Sukaldeko eta altzarietako moduluen muntatzailea
  • Gozogintzako lantegiko ofiziala
  • Mekanizazio zentroko langilea
  • Produkzioko langilea
  • Soldadurako langilea
  • Elektrizitateko, mekanizazioko eta soldadurako langileak
  • Erreleboetako ekoizpen lerroko langileak
  • Lorezaintzako langileak
  • Garbitzaileak Busturialdea, Lea Artibaia eta Durangalderako
  • Produkzioko langileak
  • Tailerreko langileak
  • Harrerarako langileak
  • Harategiko langileak
  • Praktikak banku-erakunde batean
  • Kalitate arduraduna
  • Bulego tekniko-komertzialeko teknikaria
  • Eskaintzen teknikaria
  • Ingeniaritzako teknikariak (prozesuak, kalitatea, ekoizpena, proiektuak, produktua). Titulazioa: ingeniaritza mekanikoa, antolaketa, mekatronika, industria ingeniaritza
  • Ekipo elektromekanikoen mantentze-lanetako teknikariak
  • Gizarte-langilea
  • Produktuen apal-betetzailea
  • Energia Berriztagarriak  (BSI, Iturgintza, EFI)
  • Erizain laguntzailea
  • Soldadura eta galdaragintzako langilea
  • Batxilergoko zientzia arloko ikasgaiak emateko irakaslea
  • Kamara frigorifikoen muntatzailea (elektrizitatean formazioa baloratuko da)

Bizkaia Gazteak Lea-Artibai

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2026 programaren baitan kokatzen da. Lea-Artibaiko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta eskualdeko gazteen laneratzea sustatzea du helburu, gazte eta enpresen arteko harremana sustatuz.