Urria 2023
Leartibai Fundazioak GOOGLE-en inguruko prestakuntza-saio bat eskainiko du, Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik, urriaren 24an, asteartea, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.
Prestakuntza hau Lea-Artibaiko merkatariei zuzenduta dago eta beren negozioen online presentzia optimizatzen laguntzea du helburu, digitalizazioaren esparruan berrikuntzak egiteko eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Gaur egun oso garrantzitsua da negozio batentzat Interneten egotea, profil propioa izatea, non inguruko jendeak zein kanpokoek beren ordutegia, kokapena, eskaintzen dituzten produktuak edota zerbitzuak eta erabiltzaileen iritziak kontsultatu ahal izango dituzten.
Hori dela eta, ikastaro honetan, Googleren tresnak eta produktuak menderatzen irakatsiko du Aud&con Quality enpresako Naiara Lertxundi Community Managerrak. Saioa arratsaldez izango da, 14:00etan hasi eta 17:00etan amaituko da, eta parte-hartzaileek Google My Business, Google Forms, Gmail eta Calendar eta Google Drive erabiltzen ikasiko dute, beren online negozioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko balioko diena.
Prestakuntza hau egin nahi duten merkatariek programa osoa kontsultatu eta zuzenean izena eman dezakete esteka honetan. Edozein zalantza izanez gero, Leartibai Fundazioarekin harremanetan jarri daiteke 94 616 91 72 zenbakian edo bbasterretxea@leartibaifundazioa.eus (Bidatz) helbidean.