Azaroa 2023
Leartibai Fundazioak, enpresa sortu berrien lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituen zerbitzuen baitan, gai ezberdinen inguruko formazio saioak antolatzen ditu. Oraingo honetan, azaroak 16rako (osteguna), alor komertziala lantzeko prestakuntza-saioa antolatu du, Silvia Angueiraren (Grupo Bentas) eskutik.
Prestakuntzaren helburua negozio baten alor komertziala nola planifikatu eta kudeatu erakustea da. Hau da, bertaratuek ikusiko dute zein garrantzitsua den alor komertziala planifikatzea negozio batek arrakasta izan dezan. Era berean, komunikazio-kanal ezberdinen inguruko informazioa jasoko dute, bezeroarekin harreman on bat mantentzeko estrategiak zeintzuk diren ikasiko dute, baita norbere enpresaren aurkezpen on bat nola egin ere.
Prestakuntza honetan parte hartzeko interesa duen ekintzaile edota negozio sortu berria bazara, eman izena helbide honetara eelizburu@leartibaifundazioa.eus email bat bidaliz edota 946169172 telefonora deituz.