Urtarrila 2024
SYSTOUR INTERREG EUROPE proiektuaren helburu nagusia turisten fluxuak balioztatu gabeko landa-eremuetara eramatea da, proiektuan inplikatutako eskualdeen berezitasunak balioan jarriz eta nabarmenduz, eremu bakoitzeko fluxuetan oreka bilatuz eta espazioak mugikortasun jasangarriaren, konektibitate digitalaren eta eskualde batek eskain ditzakeen benetako esperientzien bidez lotuz. Lea-Artibai eskualdea, fluxu turistikoaren udako mailak kontrolatzearen garrantziaz jabetuta, helburu horrekin bat dator eta proiektuan aktiboki parte hartzen ari da.
Horrela, abenduaren 13an eta 14an, proiektuaren bigarren seihilekoaren lehen zatian, erakunde bazkideek bisita teknikoa egin zuten Molise eskualdera, Italian, eta bertan, turismo jasangarriari dagokionez garatzen ari diren jardunbide egokiak ezagutu ahal izan zituzten.
Molise Regione Italiako eskualde lasai eta ezezagunenetako bat da. Herrialdearen erdi-hegoaldean dago, Apenino mendien eta Adriatiko itsasoaren artean. Paisaia bikaina du, Erdi Aroko herri txikiak harresituta eta mendietatik zintzilik. Eskualdeko garapen turistikoak ondare natural eta kultural horri balioa eman nahi dio.
Abenduko bisitan, Leartibai Fundazioko teknikariekin batera, Irene Zuazo, Durangaldeko teknikaria, eta Gontzal Hernando, Antsotegi hotelekoa, izan ziren, azken hori Lea-Artibaiko turismo-sektorearen ordezkari gisa.
Bisitatutako jardunbide egokien oinarria eskualdeko hainbat espazio ibilbide tematizatuen bidez lotzea zen, baita erabiltzen ez diren azpiegiturak berreskuratzea ere, gizarte- eta enpresa-proiektu berrien bidez. Nekazaritza-ustiategien esperientzia ere ezagutu ahal izan zuten, KM0 filosofiaren pean lan egiteaz gain, aldaketa klimatikoa kontuan hartzen ari direnak eta aldaketa horretara hobekien egokitzen ari diren tokiko espezieak zein diren modu kontrolatuan aztertzen ari direnak. Azkenik, “7 Elizen Ibilbideak” kroazia-molisano hizkuntza, turismo-jardueraren bidez, bizirik mantentzeko ahaleginaren adibide interesgarria izan zen, eskualdeko hiru udalerritan hitz egiten dena eta desagertzeko arriskuan dagoena.