Otsaila 2024
Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, pasa den otsailaren 2an, merkataritzako teknikarien topaketa ospatu zen Euskalduna Jauregian.
Bertan izan ziren Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Zuzendaria, eta bere saileko hainbat teknikari. Era berean, Euskalit enpresako ordezkariak eta Euskadiko merkataritzako arduradunak ere bertaratu ziren; horien artean, Leartibai Fundazioko merkataritza-teknikaria.
Ekitaldi honen helburua da gune bat sortzea lurraldeko merkataritzako teknikariek kudeaketa-tresna eta -metodologien inguruko ezagutzak eskura ditzaten, baita jardunbide egokiak sortu eta parteka ditzaten ere.
Horrela, edizio honetan sektoreari buruz dituzten kezkak ere partekatu zituzten: merkataritza-establezimenduak irekita mantentzeko egin behar den ahalegina, hutsik dauden lokalen irekiera areagotzea, merkatariak motibaturik egoteak daukan garrantzia eta merkataritza-eremuan ekintzailetza sustatzea.
Aurten, gainera, bertaratutakoek hitzaldi bat entzuteko aukera izan zuten Neuromobile enpresako aditu baten eskutik, nork adimen artifizialari eta sektorea dinamizatzeko aukerei buruz hitz egin zuen.
Amaitzeko, Elenak aurtengo lan ildoak eta nobedadeak aurkeztu zituen.