Otsaila 2024
2023ko martxoan eman zion hasiera Leartibai Fundazioak SIRENERGY INTERREG EUROPE proiektuari. 4 urteko iraupena duen Europako proiektu horren helburua landa-eremuetan energia berriztagarrien onarpen eta partaidetza soziala erraztuko duten politikak definitzea da. Sirenergyk Suedia, Bulgaria, Polonia, Errumania eta Frantziako bazkideak ditu, eta herrialde horietako jardunbide egokiak ezagutzeko aukera emango die Lea-Artibaiko ordezkariei, ezagutzak eskuratuz eta eskualdeko proiektuetan aplikatuz.
Oraingo honetan Suediako Blekinge eskualdea bisitatzeko aukera izan dute. Bertan, 3 jardunbide egoki ezagutu dituzte; energiaren, sistema eolikoen eta biomasaren bidez sortutako esperientziak hain zuzen ere. Familiak eta banakakoak enpresa horien inbertsore dira, eta, beraz, aberastasuna sortzen dute gizartearentzat. Energia berriztagarrien ezarpenak gizartearen onarpena izateko gakoetako bat da hasiera-hasieratik haien inplikazioa bilatzea, informazio argia eta komunikazio zuzena bultzatuz.
Berriatua, Munitibar eta Ispasterko alkateek esperientzia horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta ikusitakoak eta entzundakoak eskualdeko gainerako alkateei helaraziko dizkiete.
Hurrengo bisita ekainean egingo dute Poloniara, eta aukera bikaina izango dute esperientzia berriak ezagutzen jarraitzeko.