Otsaila 2024
Bizkortu Programa Leartibai Fundazioak Industria alorrean eskaintzen duen programa bat da. Programa horren helburua da enpresen beharrak proiektu bihurtu eta finantzaketa-aukerak bilatzea.
Beraz, alde batetik, berrikuntza, eraldaketa digitala, eraldaketa berdea, kudeaketa aurreratua, nazioartekotzea edo inbertsioarekin lotutako proiektuak definitzen laguntzen die Fundazioak enpresei. Bestetik, proiektu horiek garatzeko dirulaguntza edo programa publikoetan finantzaketa-aukerak ere bilatzen ditu.
Bizkortu Lea-Artibai eskualdeko industria, industriarekin lotutako zerbitzuak, handizkako merkataritza eta garraioko sektoreetako enpresei zuzenduta dago.
Aurten ere martxan dago, eta espediente batzuk izapidetzen hasiak dira dagoeneko, batez ere laguntza hauetarako: 2I Plana, 3I Plana eta ETE-en Nazioartekotze Programa, besteak beste. Informazio gehiago nahi izanez gero, Fundazioaren newsletterrean edo web orrialdean aurki daiteke.
Bizkortu Programa Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da. Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek bultzatzen dute, lurralde-lehiakortasuna sustatzeko. Leartibai Fundazioa ekimen horren parte da Bizkaiko beste tokiko eragileekin batera.
Lea-Artibaiko industria-enpresaren bat berrikuntza, eraldaketa digitala, eraldaketa berdea, kudeaketa aurreratua, nazioartekotzea edo inbertsioarekin lotutako proiekturen bat abiatzekotan badabil, eta proiektua definitzeko edo finantzatzeko aukerak bilatzeko laguntza behar badu, Leartibai Fundazioarekin harremanetan jar daiteke. Eskualdeko enpresentzako zerbitzu integrala eskaintzen du proiektu horiek aurrera eramateko eta azkartzeko.