• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaiko Alkateen Foroa

Apirila 2024

Atzo, apirilak 10, Lea-Artibaiko ALKATEEN FOROA ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Leartibai Fundazioaren gidaritzapean.

Alkateen Foroa Leartibai Fundazioak jarri zuen martxan 2022an, eskualde mailako proiektuen definizioa eta garapena modu kohesionatuan eta lankidetzan bultzatzeko helburuarekin. Ordudanik ekimen hori eskualdeko alkateen bilgune bihurtu da, non, oro har, Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikoarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten.

Atzo arratsaldeko saioan eskualdeko udalerrietako alkateak bildu ziren, eta Fundazioko ordezkariekin batera Lea-Artibaiko garapen ekonomikorako 2030 Plan Estrategikoan jasotzen diren proiektuak izan zituzten hizpide, besteak beste.

Plan hori 2023an landu zuen Leartibai Fundazioak eskualdeko hainbat eragilerekin batera, Lea-Artibai eskualdean jarduera ekonomikoa eta kalitatezko lana sustatu, babestu eta mantentzeko helburuarekin. Helburu hori gauzatzeko 5 proiektu traktore jasotzen ditu plan estrategikoak: 1) Materialen digitalizazioaren inguruko ekosistema bat sortu; 2) Arrantza sektorea indartu; 3) Turismo jasangarriaren aldeko apustua; 4) Talentua sortu, mantendu eta erakarri; eta 5) Azpiegitura energetiko, digital eta bialak landu.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved