Apirila 2024
Abian da jada Leartibai Fundazioak urtero martxan jartzen duen SALBIDE programa. Ekimen horren helburu nagusia da Lea-Artibai eskualdeko ETE industrialei arlo komertzialean laguntzea, bezero-zorroa handitzen eta merkataritza-tresnak garatzen hain zuzen ere.
Horretarako, gaian adituak diren aholkulariekin batera enpresen negozio-eredua aztertu eta merkatua jorratuko da. Zehazki, balio-proposamena birdefinituko da, bezeroen segmentazioa egin, bezero potentzial zehatzak identifikatu eta haiekin bilerak lotu eta salmenta-tresnak ere landuko dira.
Edozein industria-enpresa, industriari lotutako zerbitzu-enpresa eta garraio- eta handizkako merkataritza-enpresak parte hartu ahal izango dute programa horretan; hortaz, Leartibai Fundazioak arlo komertziala lantzeko premia duten enpresei deia egiten die beraiekin harremanetan jartzeko.
Aurreko urteetan programak izan duen arrakasta ikusita, dagoeneko, eskualdeko 4 enpresa parte hartzen ari dira aurtengo edizioan.
Salbide programa Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da. Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek bultzatzen dute, lurralde-lehiakortasuna sustatzeko. Leartibai Fundazioa ekimen horren parte da Bizkaiko beste tokiko eragileekin batera.