BIRSORTU. Lea-Artibai eskualdera iniziatiba ekonomiko berriak erakartzeko programa.

FINANTZAKETA:
Programa hau Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren baitan kokatzen da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntza-programaren bitartez diruz lagunduta dago.
Deskribapena:
HELBURUA
Programa honen helburua Lea-Artibai eskualdera jarduera ekonomiko berriak erakartzea da, eskualdeko enpresen inplikazio aktiboaren bitartez.
Horretarako, lankidetza mahai bat sortu da eskualdeko kooperatiba nagusiekin. Mahai honen helburua, beraz, eskualdeko intereseko ekimen ekonomikoak identifikatzea, hautatzea eta proposamen erakargarri bat egitea izango da, ekimen horiek eskualdean fisikoki ezartzeko prest egon daitezen.