BIZKAIKO LANDA-EREMUETAKO PROIEKTU EKINTZAILEEN LEHIAKETA
Landa-eremuetako ekintzaileei laguntzeko lehiaketa
Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteek jarri dute abian lehiaketa hau euren “Bizkaimendi” Federazioaren bidez eta CaixaBank erakundearen “Aukeren Lurraldea” programaren laguntzarekin.
HELBURUA
Bizkaian ekintzailetza-proiektuak bultzatzea, baita kultura ekintzailea eta landa-ingurunean enplegua sortzea ere.
ONURADUNAK
- Pertsona fisikoek zein juridikoek aurkeztu ahal izango dituzte ekintzailetza-proiektuak.
Landa-ingurunean ezarritako eta Bizkaiko eskualdeetan kokatutako proiektu edo zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzak 2023-2027 aldirako 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egindako zonakatzearen arabera.
SARIAK
- 1.000 euroko 4 sari.
- CaixaBank erakundearen Rural Talent laguntza-programan 6 hilabeteko prestakuntza. Programa horretan negozio-plana eta haren hedapena berrikusiko dira, eta sektoreko enpresa erreferente batekin lan-saio bat edo zabalkunde eta marketin digitaleko plan bat egingo da.
PROIEKTUEN AURKEZPENA
Proiektuak uztailaren 28ko arratsaldeko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Lea-Artibaiko Landa Garapen Alkartean, deialdian eskatutako dokumentazio guztiarekin batera.
LEA-ARTIBAIKO LANDA GARAPEN ALKARTEA
