Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta autonomoentzako finantza-laguntza, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako eragin ekonomikoari erantzuteko_2022
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/07/28 - 2022/10/30
Dekretu honen bidez, 2022 finantza-laguntzako programan sartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira. Programa horren helburua da enpresa txiki eta ertainek, banako enpresaburuek eta profesional autonomoek martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren eta martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuaren 2020an eta 2022an formalizatu zituzten maileguak aldatzeko aukera izatea.
Entitate onuradunak:
- PYME o bien la condición de personas empresarias individuales y profesionales autónomas, con domicilio en la Comunidad Autónoma de Euskadi
Abala aldatzeko nobazioaren ezaugarriak:
- Elkargi EBBk emandako abal finantzarioek bermatu egingo dituzte enpresek eta pertsona onuradunek finantza-erakunde laguntzaileen aurrean dituzten diruzko arriskuak,
Dekretu honen 1. artikuluan jasotako maileguen berritze aldatzailea - Indarrean dauden abalen berritze aldatzaileak ez ditu horien finantza-baldintzak aldatuko, abalaren epemuga, hitzartutako abal-komisioa eta likidazioaren aldizkakotasuna errespetatuz.
- Elkargi, SGR sozietateak enpresa edo pertsona onuradunari igorritako abal-komisioaren kostuak % 50eko diru-laguntza izango du EAEko Administrazio Orokorraren aldetik.
Maileguen berritze aldatzailearen ezaugarriak:
- Aldaketa bidez berritzen diren maileguek printzipala amortizatzeko urtebeteko gabealdia izango dute.
- Indarrean dauden maileguen berritze aldatzaileak ez ditu horien finantza-baldintzak aldatuko, eragiketen epemuga, maileguen polizan aurrez jasotako interes-tasa, likidazioaren aldizkakotasuna eta interes-tasaren seihileko berrikuspena errespetatuz.
- Dekretu honen babesean formalizatutako maileguen interes ordainduak, aldaketa berritzearen ondoriozkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak diruz lagunduko ditu, finantzaketaren kostu finantzarioa % 0koa izan dadin enpresa eta pertsona onuradunentzat.
Laguntzak formalizatzeko epea:
Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak 2022ko abenduaren 31 baino lehen eman eta formalizatu beharko dira.
Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza