• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Indartu laguntza programa_2022
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/06/24 - 2022/09/15
Indartu laguntzek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez bultzatzen dituzte enpresa-inbertsioak, eta sustatzaile berriei laguntza integrala ematen diete, enplegu-aukera berriak sortzen baitituzte. Diskriminazio positiboa ezartzen dute, bereziki, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta langabeziaren eragin handia duten beste eremu batzuetan dauden inbertsioak sustatzeko, bai eta langabeziaren urteko batez bestekoa baino % 10 handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak sustatzeko ere.

Entitate onuradunak:

  1. Enpresa txiki eta ertainak (ETE), industria-enpresa erauztzaileak, eraldatzaileak, produktiboak eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzuetakoak badira, bai eta zerbitzu logistikoetako enpresak ere, garraioa alde batera utzita, baldin eta horien inbertsioak Ezkerraldea+ eremuan badaude.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 10etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan. Bizkaian hauek izango dira: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Busturia, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Plentzia, Sukarrieta, Urduña, Zalla eta Zarátamo

Diruz lagundutako jarduerak:

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

  • 203 Jabetza industriala eta patenteak.
  • 206 Aplikazio informatikoak.
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak.
  • 211 Eraikuntzak.
  • 212 Instalazio teknikoak.
  • 213 Makineria.
  • 214 Tresneria.
  • 215 Beste instalazio batzuk.
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak

Laguntzaren zenbatekoa: 

  • Enpresa handientzat, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10.
  • ETEentzat, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 15

Diru-laguntzek gehienez ere 3.000.000,00 euroko muga izango dute enpresa bakoitzeko.

Araudi aplikagarria:

  • oinarriak:2202856e.pdf
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved