Onekin Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/11/10 - 2026/12/10
Araudia:
Minimis
Agindu honen xede diren laguntzek helburu bikoitza dute: alde batetik, elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea; eta, bestetik, elikaduraren eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan hobekuntza produktiboak bultzatzea, bioekonomiarantz, jasangarritasun energetikorantz, elikadura seguru eta osasungarrirantz eta baliabideen erabilera jasangarrirantz orientatuta, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.
Pertsona Onuradunak
Honako hauek izan daitezke onuradun:
- Elikaduraren eta egurraren balio-katearen parte diren jarduera ekonomikoak dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak:
-
- Nekazariak.
- Itsasoko arrantza-sektoreko operadoreak.
- Elikagaien industriak.
- Baso-industriak.
- Ostalaritzako enpresak.
- Nekazaritza- eta elikadura-produktuen merkataritza.
- Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak.
- Ondasun-erkidegoak.
Pertsona edo erakunde onuradunek beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute, edo bertan garatzeko asmoa izan beharko dute.
Laguntza Lerroak
2026ko deialdia lau lerrotan egituratzen da:
- Negozioak abiarazteari lotutako aholkularitza- edo kontsulta-lanak.
- Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo ukiezinak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak.
- Elikadura-segurtasunaren kultura ezartzeko diagnostiko-azterlanak, elikadura-segurtasunaren arloko egiaztagiriak lortzeko lanak eta elikagaiak xahutzearen prebentzio-planak.
- Berrikuntza eta digitalizazio arloko aholkularitza-lanak.
Laguntzaren Zenbatekoa
- Eskatzaile bakoitzeko gehienez 14.999 €.
- Oinarrizko intentsitatea:
-
- %60 1. eta 2. lerroetarako.
- %50 3. eta 4. lerroetarako.
- Gehikuntzak aurreikusten dira gaztetasunagatik, emakumeen lidergoagatik, sortu berri diren enpresengatik, hazkunde-fasean dauden enpresengatik eta sektore estrategikoengatik; metatutako gehikuntza gehienez %20koa izango da.
Laguntzaren Ordainketa
Dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo da, dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta baliozkotu ondoren, eta deialdian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ostean.
Gauzatze Epea
Diruz lagundutako jarduketak laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko urriaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.
Justifikazio Epea
Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2027ko azaroaren 15a izango da.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Erakundea
Eusko Jaurlaritza