Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza-programaren deialdia egitea da agindu honen xedea.
Helburu horrekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea bultzatuz, betiere honako laguntza-ildo hauetan sartzen badira:
- Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea
Onuradunak.
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresaburu indibidual edo autonomoak eta pertsona juridikoak (aurrerantzean, pertsonak) ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte. Ondoren zerrendaturiko tipologiaren batean biltzen badira turismo-jarduera horiek:
a) ostatu-establezimenduak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) jatetxe-arloko enpresak
d) upategiak (betiere zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenean),
e) garraio turistikoko enpresak,
f) turismo aktiboko enpresak,
g) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,
h) gaitutako turismo-gidak,
i) Jarduera nagusia bisita gidatuak egitea duten enpresak (free tour-ak izan ezik),
j) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.
2.– Kanpoan geratzen dira agindu honen 3. oinarrian jasotako definizioekin bat ez datorren jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten pertsonak, bai eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak ere; kanpoan geratzen dira, orobat, kapitalean edo gobernu-organoetan administrazio publikoen edo haien mendeko erakundeen partaidetza nagusia duten beste batzuk ere.
Diruz lagun daitezkeen jarduketak.
1.- Agindu honetan jasotako laguntzak lerro hauetakoren batean sarturiko jarduketak finantzatzera bideratuko dira:
a) Turismo-negozio berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera.
b) Honako xede hauek bilatzen dituzten turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, III. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera:
-
- Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez
- Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
- Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira egokitzea.
2.– Lerroek elkar baztertzen dute.
3.– Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira
Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.- Negozio berriak sortzera bideratutako ekintzailetza-proiektuetarako (II. eranskinean daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora arte.
2.– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuetarako (III. eranskinean daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 eurora arte
Inbertsioetarako eta gastuetarako epea: 2025eko abenduaren 11tik 2026ko abenduaren 11ra bitartean egin, fakturatu eta ordaintzen direnak.
Eskaera egiteko epea: 2026eko Apirilak 16 tik Maiatzak 16 ra.